logo

Gau eskolak

Helduentzako doako euskara klaseak dira Gau Eskolak. Euskara klase hauetan estrategia funtzional komunikatiboa oinarritzat hartzen da, ikasleen perfilera eta beharretara egokituz. Izan ere, helburua ikasleak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea da, modu erraz eta dinamiko batean, ikaskuntza prozesu malguak erabiliz eta ekimen ezberdinak antolatuz.


Hamalau urte daramatzagu euskara herritarren artean zabaltzen, eta euskararen bidez, auzoa egiten. Oso ibilbide oparoa izan dugu azken hamarkadan eta azken urteotan, biderkatu egin da Gau Eskoletara heldu den herritar kopurua. Gainera, gure metodologia aztergai izan da aurten UPV-EHUko Gizarte Hezkuntzako departamenduan. Hainbat ikasle Gau Eskoletan praktikak egiten aritu dira "Gizarte eta Hezkuntzarako esku hartzea pertsona helduekin, adinekoekin eta menpekoekin" ikasgaiaren baitan.


Aurtengo aurkezpen eta matrikula honoko egun eta lekutan izango da:


San Frantziskoko Gau Eskola

Asteartea / Osteguna  19:30-21:00
4 talde

Miribilla LHI
(Vitoria-Gasteiz kalea, 5. 48003 Bilbo)

2017-18 IKASTURTEKO
AURKEZPENA ETA MATRIKULA
Asteartea, urriak 17, 19:30
Uribarriko Gau Eskola

Astelehena / Asteazkena  19:30-21:00
3 talde

Artxandape Ikastola
(Anselma de Salces, 1bis, 48007 Bilbo)

2017-18 IKASTURTEKO
AURKEZPENA ETA MATRIKULA
      Astelehena, urriak 16, 19:30