logo

Gazte Boterea aztergai Euskal Herrian barna

Azken hile honetan zehar Euskal Herriko txoko ezberdinetan izan gara ERNAIrekin ellkarlanean burutzen ari garen Gazte Boterea aztertzeko ariketan. Esan gabe doa, ezinezkoa litzatekeela ariketa hau garatzea bertan parte hartu duten hainbat gazterengatik ez balitz. Aupa zuek!

15894563_559700594234760_1777546106992383714_n


Izan ere, Bilbon, Tolosan, Iruñean, Gasteizen eta Baionan -lau egunetan guztira- hilabete batzuk daramagun Gazte Boterea-ren inguruko hausnarketan sakontzeko espazio kolektiboak zabaltzea proposatu izan dugu, eta, erantzuna, positiboa izan da, zalantzarik gabe: bai jarrera aldetik eta bai ekarpen aldetik, mamitsuak izan direlako.


Ariketa bakoitzari itaun bezala hiru ardatz aurkeztu dizkiogu:

- Zerk ezberdintzen gaitu gazteoi gainontzeko jendarte sektoreetatik?

- Egungo gazteak pairaturiko zapalketa adibideetatik abiaturik, zein da gazteon errealiatatearen erradiografia?

- Zer nolako estrategiak garatu ditzazkegu egoera hauei aurre egiteko?


Ateratako ondorioak emankorrak izan dira eta azterketaren garapenerako eduki baliotsuak bihurtuko ditugu. Ikasturte honen amaieran egindako bidearen emaitza eskutartean izango dugu, eta, hortik aurrera, gazteak eta ez hain gezteren artean eztabaida sustatzeko bitartekoa izatea izango du xede.


Emaitza prozesua bezain aberasgarria izatea lortzen badugu, ziur gara lanabes garrantzitsua izateko aukera badagoela. Joango gatzaizue informatzen eta hausnarketarako espazio kolektibo gehiago eskainiko ditugu, noski baietz!

15697291_556797551191731_400494387097125459_n

15740821_557649274439892_5660894782180912545_n