logo

Zinezek zure laguntza behar du

Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren –bost euskal presoren ingurukoa– sustatzaile da GITE-IPES. Azken egunotan, Donostiako Udalak emandako diru-laguntzaren harira piztutako polemikaren ostean, filma ekoizten duen ZINEZ elkarteak uko egin die instituzio publikoen laguntzei eta, beraz, diru beharrean daude. Zehatz, diru-laguntzen bidez lortzekoak ziren 40.000 euro eskuratu behar dituzte herritarron ekarpenen bidez.


Hona Josu Martinez dokumentalaren koordinatzaileak ekoiztetxearen web gunean argitaratu duen gutuna:


Kaixo lagun,


Bost zuzendariren artean presoei buruz egiten ari garen filmaren harira, komunikabideetan muntatu den zirkoarengatik idazten dizut.


Labur eta zuzen esateko: Zure laguntza eskatzera nator:


Jakingo duzunez, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti, Enara Goikoetxea, Txaber Larreategi eta bostok, bost euskal presori buruzko dokumental kolektiboa egin dugu. “Barrura begiratzeko leihoak”. Humanotasunetik hurbildu gatzaizkio gaiari.


Baina Espainiako Barne Ministroari, dirudienez, ez zaio gustatu gure ideia. Donostiako Udalak 9.000 euroko diru-laguntza agindua zigun, eta ministroak Bildu legez kanporatzeko mehatxua egin zuen horregatik. Aitzakia merkea oso.


Hala, ostegunean uko egin genien instituzioen laguntzei, ez baitugu erabiliak izan nahi inor jazartzeko. Horrela, espero genituen 40.000 euro gabe gelditu gara gauetik goizera.


Gure ustez, gertatu dena oso larria da. Gure filmaz harago doa. Sorkuntza askatasuna da jokoan dagoena. Ezin da barne ministro espainola izan erabakitzen duena zein kultur adierazpen den onargarria eta zein baztertu behar den ostrazismora. Hori aurre-zentsura da. Eta gure kasuak aurrekari oso arriskutsua ezartzen du.


Guk filma berdin-berdin aterako dugu aurrera, bukatuta baitago ia. Baina 40.000 euroko zuloa eginda, gizarteari laguntza ekonomikoa eskatu beharrean aurkitzen gara orain. Horregatik idazten dizugu. Zure laguntza eskatzeko.


Bukatzeko, mezu hau zure kontaktuen artean zabalduko bazenu… Bikain!

EGIN ZURE EKARPENA

3035 0134 46 1340044563