logo

Mundutik Euskal Herrira

Mundutik Euskal Herrira. Euskal Herritik Mundura dinamika aurkeztu dugu Durangoko Azokan.

12308387_425518960986258_6808045486674831778_n

EUSKAL HERRITIK MUNDURA. MUNDUTIK EUSKAL HERRIRA

DINAMIKAREN DESKRIBAPENA


GITE-IPES, Bestalde eta Otxandioko Udaleko Migrazio Azpi-Batzordearen arteko elkarlanetik, sentsibilizazio eta formazio pedagogikorako lan bat diseinatzen da jatorri aniztasunaren ezagutzarako politikak emateko baldintzak sortu eta herritarren arteko bizikidetza bultzatzeko.

Aurrekariak: Migrazio prozesuek sortzen dituzten informazio eta formazio beharrak asetzeko sortzen da proiektua, horretarako pertsona migratzaileekiko egon daitezkeen aurreiritzi eta estigmatizazioei modu egokian aurre egiteko asmoz. Herritarrak ulermen eta formaziora gonbidatuz, Alkatearen gutun batekin ematen zaio hasiera dinamikari.

Lehen modulua: Mario Zapata soziologoaren eskutik, migrazio kontzeptuari hurbilpen bat egiten zaio, egun Euskal Herrian ematen den inmigrazioaren datuak aztertuz eta baita euskaldunok emigrante gisa kokatuz dokumentari labur baten emanaldiarekin.

meh1_kartmeh1_mario

Bigarren modulua: GITE-IPESek egindako “Euskal Herria helmuga” dokumentala ikustearekin, XX. mende erdiko inmigrazioaren zertzelada batzuk ematen dira eta jarraian, azken aldian etorritakoetan jartzen da arreta Petra Elser “alemaniatik heldutako euskalduna”ren bizi esperientziarekin.

meh2_kartmeh2_llegarmeh2_petra

Hirugarren modulua: Asier Etxenike soziologoak Aztikerrek egindako “Jatorri eta identitate aniztasuna Euskal Herrian” ikerlana aurkezten du, euskal herritarren aniztasunaren erradiografia bat eginez, eta herritarrek aniztasunarekiko ditugun iritziak aztertuz.

meh3_kartmeh3_asier

Laugarren modulua: Markel Ormazabal soziologoaren gidaritzaz aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruak aztertzen dira, bere funtzio sozialari erreparatuz eta hauen inguruko eztabaida bat sustatuz, herritarren artean ematen diren pertzepzio faltsuak agerian jartzeko. Era berean, beste herri batzuetan emandako dinamika partehartzaile batzuk aurkezten dira.

meh4_kart

Bosgarren modulua: Tailer baten bidez bertan jaiotako herritarrak etorri berrien testigantzekiko aurrez aurre jartzen dira, hauekiko enpatia eta ulermen ariketa bat bultzatuz. Oihana San Vicente psikologoaren laguntzaz, migratzeak eragiten duen estresari erreparatzen zaio era berean.

meh5_kart

Seigarren modulua: Amaiera jaia. Dinamika bere burura eramaten da bertan jaio eta etorri berri diren herritarren artean gastronomia, jolasak, kantuak, dantzak,... partekatzeko egun osoko jai bat antolatuz. Jai honetan, dinamikak emandako informazio eta iritzi hainbat jasotzen dituen aldizkari hau banatu zen:

meh6_kartmeh6_1meh6_2

meh6_3meh6_4meh6_5

meh6_6meh6_7meh6_8

meh6_9

Mundutik Euskal Herrira, Euskal Herritik Mundura ALDIZKARIA

Informazio sakonagoa topa dezakezu dinamikaren dosier zabal honetan:

Mundutik Euskal Herrira. Proiektuaren memoria


Dinamika zure auzo edo herrian garatu nahi izanez gero, edo gertuagotik ezagutu nahi bagaituzu, jarri gurekin harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidearen bidez. Eskerrik asko zure interesagatik!